I. Euskal Bobinak sarietarako hautatu dute Eneko Sagardoy aktore durangarra. Aktore onenaren sariak eskuratzeko hautagai izendatu du Goenkale telesailean ikusi genezaken gaztea.
Urtean zehar nabarmendutako pelikula eta zine munduko pofesionalak saritu gura ditu CineVasco.com atariak bere lehenengo urteurrenean. Urtarrilaren 18an egingo dute sariak emateko ekitaldia. Aktore durangarraren aldeko bozka eman gura dutenek hemen klikatzea daukate.
Durangoko Karrika antzerki taldean eman zituen lehenengo pausoak Eneko Sagardoyk. Harrezkero hainbat antzezpenetan parte hartu du, besteak beste, Des-berdinak 2.0 (2012) eta Lurra astinduz (2011-2012). Amaren eskuak (2012) luzemetraian ere parte hartu du, eta baita ¿Tienes hora? (2012) eta Enbor bereko lau aulki (2011) film laburretan ere.