Bloga sortu du Durangoko Sukia Rugby Eskolak

Anboto 2013ko urt. 17a, 08:40

Durangoko Sukia Rugby Eskolak ekimen berria jarri zuen martxan duela hilabete batzuk. Bloga sortu dute eta bertan errugbyaren inguruko berriak, bideoak, argazkiak, eta beste hainbat gai ikusteko aukera dago

Durangoko Sukia Rugby Eskolak ekimen berria jarri zuen martxan duela hilabete batzuk. Bloga sortu dute eta bertan errugbiaren inguruko berriak, bideoak, argazkiak, eta beste hainbat gai ikusteko aukera dago.

 

Durangoko Rugby Taldearen egutegia zehatz jarraitzeko aukera ere ematen du blogak. Jardunaldien berri ematen du eta errugbiaren inguruan dauden beste egitasmo batzuk ere aipatzen dira. Praktikan jartzeko ariketak eskaintzen ditu, jokaldiak eta munduko edozein tokitako errugbi partiduen jokaldiak ere biltzen dituzte blogean bideoen bitartez. Garrantzia ematen diotelarik Sei Nazioak txapelketari.

 

Horrez gain Sapu Zaharrak, Durangoko beteranoen taldeak haien txoko berezia du blogean. Partiduen bideoak eta argazkiak elkarbanatzen dituzte, baita egindako bidaien kronikak  ere.

 

Euskal Herria Kirola erakundearekin bat egiten du Sukia Rugby Eskolak eta blogak lotura zuzena du ekimen horren webgunearekin ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!