Brontzea Begoña Martinezentzat Euskadiko atletismo konbinatuan

Anboto 2013ko urt. 7a, 13:13
Durango Kirol Klubeko Begoña Martinez Telleriak eta Joseba Ogizak emaitza onak lortu zituzten larunbatean, Anoetan (Donostia) jokatutako Euskadiko atletismo konbinatuko txapelketan. Martinez Telleriak brontzezko domina lortu zuen eta Ogiza laugarren sailkatu zen

Durango Kirol Klubeko Begoña Martinez Telleriak eta Joseba Ogizak emaitza onak lortu zituzten larunbatean, Anoetan (Donostia) jokatutako Euskadiko atletismo konbinatuko txapelketan. Martinez Telleriak brontzezko domina lortu zuen eta Ogiza laugarren sailkatu zen.

 

Euskadiko konbinatu txapelketan bost froga burutu behar izan zituzten parte hartzaileek. 60 metro hesietan, pisu jaurtiketa, 1000 metro, luzeera saltoa eta 600 edo 800 metro egin behar izan zituzten.

 

Begoña Martinezek hesietan eta pisu jaurtiketan bere marka hobetu zuen, eta nahiz eta  marka horrek aurreko urtean Espainiako Pentatlon txapelketa irabazteko balio izan, aurten Euskadikoan hirugarren sailkatu da. Hala ere, etorkizun hurbilera begira marka hobetzea datu postiboa da, martxoan zita garrantzitsuak dituztelako, Espainiako Txapelketa, Zaragozan eta Europakoa Donostian. Durangoko kirolariak txapelketa horietan, 60 metro hesietan eta 60 metro probatan izena eman du, baita Pentatlonean ere.

 

Gizonezkoetan, kadete mailan, Joseba Ogiza elorriarrak pisu jaurtiketan markarik onena (11, 20 metro) lortu zuen arren, gero proba guztien batura egiterakoan laugarren postua egokitu zitzaion.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!