San Silvestre lasterketak seigarrenez zeharkatuko ditu Durangoko kaleak

Anboto 2012ko abe. 30a, 10:00
Bihar, arratsaldeko 17:00etan hasiko da, Santa Ana plazan

Bihar, arratsaldeko 17:00etan hasiko da, Santa Ana plazan.

 

Mugarra Triatloi Taldeak eta Bidezabal atletismo taldeak seigarrenez eratu dute Durangoko San Silvestre lasterketa. Gabonzahar egunez, bihar, egingo dute herriko kaleetatik. Azaldu dutenez, lasterketa hasi baino hamabost minutu lehenago itxiko dute izena emateko aukera; euro bi ordain du beharko dituzte 16 urtetik gorakoek. Helmugan lehenengo 250en artean sartzen direnek kamiseta bat edukiko dute opari, eta guztien artean ere sariak zozketatuko dituzte.

 

17:00etan 10 urte artekoek irtengo dute lehenengo. 17:15ean 12-16 adin tartekoek, eta 17:30ean hortik gorakoek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!