Ohiko gabon kontzertua eskainiko du Jaizalek

Anboto 2012ko abe. 21a, 09:00

Ohiko gabon kontzertua eskainiko du Jaizale Durangaldeko txistulari elkarteak. Santa Ana elizan izango da, abenduaren 23an, 13:15ean

Ohiko gabon kontzertua eskainiko du Jaizale Durangaldeko txistulari elkarteak. Santa Ana elizan izango da, abenduaren 23an, 13:15ean.

 

Durangaldeko txistulariez gain, Abadiñoko Done Zezili abesbatzak, biolin boskote batek eta metal talde batek ere parte hartuko dute aurtengo kontzertuan, antolatzaileek jakin eragin dutenez. Guztiak Eleder Iturrietaren zuzendaritzapean jardungo dute.

 

Honako obra honexek eskainiko dituzte: Mesias sarritan (Batolome Ertzilla/Luis Aranburua), Birjiña Maite (Fernando Aurrekoetxeak moldatuta), Noche de Paz (Franz Gruber/Fernando Aurrekoetxea), Dringilin Dron (Herrikoia, Fernando Aurrekoetxearen moldaketa), Oin Betleen (Herrikoia, Fernando Aurrekoetxearen moldaketa),  Horra Mari Domingin (Herrikoia, Fernando Aurrekoetxearen moldaketa) eta Hator Hator (Herrikoia, Fernando Aurrekoetxearen moldaketa),

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!