Merezi gabeko porrota Tabirakorentzat

Anboto 2012ko abe. 18a, 08:43

Durangoko Tabirako Baque klubeko lehenengo mailako gizonezkoen taldeak, Servical La Peñaren aurka galdu zuen (69-72) asteburuan Bilbon jokatutako partidua. Ligako hamaikagarren jardunaldia izan zen eta sailkapeneko hirugarrena eta hamargarrena neurtu ziren.

Durangoko Tabirako Baque klubeko lehenengo mailako gizonezkoen taldeak, Servical La Peñaren aurka galdu zuen (69-72) asteburuan Bilbon jokatutako partidua.  Ligako hamaikagarren jardunaldia izan zen eta sailkapeneko hirugarrena eta hamargarrena neurtu ziren.

 

Durangarrek bazekiten ez zela partidu erraza izango, Bilboko taldea hamargarren sailkatua izan arren, etxean erosotasun osoz jokatzen baitu. Hala ere, Tabirako Baquek indartsu hasi zuen partidua, defentsan gogor eta erasoan hiruko saskiraketak eginez. Larrak eta Kepak sartutako hirukoei esker, durangarrak 16 puntuko aldeaz gainjarri ziren.

 

Partiduak aurrera egin ahala, etxeko taldea ere bizkortu egin zen eta talde bien arteko aldea murriztea lortu zuten. Baina Tabirakok aurretik jarraitu zuen, 12 puntu gehiagorekin. Partiduaren bigarren zatia ere, lehenengoaren oso antzekoa izan zen. Durangarrak markagailuan aurretik zihoazen momentu oro baina partiduaren amaiera aldera La Peñako jokalarien lan onaren eta durangarren defentsako huts egiteen ondorioz, bilbotarrek puntu bateko aldea atera zioten durangarrei  partiduaren bukaerarako 11 segundu falta zirenean.

 

Tabirako Baqueko jokalariek ezin izan zuten garaipena eskuratu nahiz eta partidu osoan zehar bilbotarren gainetik egon. Ondorioz, sailkapen taulan postu bat behera egin dute eta bostgarren postuan dagoen Mondragon Unibertsitatearekin nahiko parekatuta dago. Hurrengo jardunaldian Tabirako Baquek seigarren postuan dagoen Paduraren aurka jokatu beharko du.

 

Emakumeen lehenengo mailako taldeari dagokionez, asteburuan Errobide Irunen aurka hiru puntugatik galdu zuten (58-55). Azkenengo hiru partiduetan ez dute garaipenik lortu eta horrek sailkapen taulan behera egitea eragin du, bederatzigarren postuan sailkatu arte. Hurrengo partidua, jardunaldiko hamaikagarrena izango da eta DPI Cambio izango dute aurkari. Tabirako Baqueko neskak baino postu bat beherago aurkitzen dena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!