Gabonetako kontzertuak eskaniko dute musika ikasleek

Anboto 2012ko abe. 16a, 08:10

Urtero legez, gabonetako kontzertuak eskainiko dituzte datozen egunotan Bartolome Ertzilla musika eskolako ikasleek. Abenduaren 18an eta 19an izango dira, musika eskolako aretoan

Urtero legez, gabonetako kontzertuak eskainiko dituzte datozen egunotan Bartolome Ertzilla musika eskolako ikasleek. Abenduaren 18an eta 19an izango dira, musika eskolako aretoan.

 

Bartolome Ertzillako musika taldeek lagundutako eskainiko dituzte musika kontzertuak. Lau urtetik aurrerako ikasleak ditu musika eskolak, eta guztiek izango dute aukera parte hartzeko. Kontzertua 18:00etan eta 19:30ean izango dira.

 

Horrezaz gainera, abenduaren 21ean saio berezia ere eskainiko dute Durangoko San Agustin kulturgunean. Kontzertu hori 19:00etan hasiko da eta talde handienek parte hartuko dute: MArching Banda, eskolako bandak eta orkestrak etra saxo taldeak. Sarrerak musika eskolan bertan eskuratu daitezke euro biren truke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!