Itsua eta Omzo hip-hoplariek 'Suñu Salad' aurkeztuko dute

Anboto 2012ko abe. 16a, 08:27

Abenduaren 21ean, Durangoko Misarbe tabernan egingo dute aurkezpena

Abenduaren 21ean, Durangoko Misarbe tabernan egingo dute aurkezpena.

 

Elkarrekin musikari loturiko beste hainbat proiektutan jardun duten arren, bien artean disko bat lehenengoz kaleratu dute Itsua eta OMZO MF hip-hoplariek. Suñu Salad izena du, eta Durangoko Misarbe tabernan aurkeztuko dute, abenduaren 21ean. Lagunek inguratuta jardungo dute emanaldi horretan: Cayado Bros eta 2B aka Gun-flow-k jardungo dute mikrofonotik, eta Itsuak eta Dj Jackie-k ipiniko dute, ondoren, musika.

 

Suñu Salad diskoa bost hizkuntzatan da: Omzo abeslaria senegaldarra da, eta gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez, wolofez egiten du. Afrikako doinuen ukitua daukaten kantak dira sortu dituztenak.

 

Urtebete inguru eman dute diskoa prestatzen, eta entzun eta doan deskarga daiteke www.beatsaladrecords.com-en. Datorren astetik aurrera ipiniko dute Interneten, baina asko landutako diskoaren aleak ere kaleratuko dituzte.

 

Urtarriletik aurrera, Suñu Salad  diskoa aurkezteko hainbat kontzertu eskainiko dituzte Omzo MFk eta Itsuak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!