Balier Durangoko Txirrindulari Elkarteko presidentea zendu da

Anboto 2012ko abe. 12a, 16:40

Juan Mari Balier Elorriaga, Durangoko Txirrindulari Elkarteko presidentea hil da. Bizi osoa txirrindularitzari eskaini dion gizona izan da Balier, Durangoko Txirrindulari Elkarteak prentsa ohar bidez adierazi duenez

Juan Mari Balier Elorriaga, Durangoko Txirrindulari Elkarteko presidentea hil da. Bizi osoa txirrindularitzari eskaini dion gizona izan da Balier, Durangoko Txirrindulari Elkarteak prentsa ohar bidez adierazi duenez. Txirrindulari gisa ezaguna egin zen arren, kirol honi lotutako ekimenak antolatzen eta txirrindulari taldeak gidatzen ere lan asko egin du. 1986. urtetik Durangoko Txirrindulari Elkarteko presidente lanetan aritu izan da nahiz eta jarraian ez izan. Afizionatuen taldeko kirol zuzendari lanetan ibilia da, 1979an sortu zenetik 90eko hamarkadara arte. Eta emakumeen UCI Bizkaia-Durango taldeko arduradun gorena ere izan da. Lasterketen antolakuntzari dagokionez, Urkiolara Igoera eta Durango-Durango Emakumeen Sariaren antolakuntza lanetan parte hartu izan du.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!