25. urteurreneko ekitaldiak amaitzeko Kriskitin Eguna

Anboto 2012ko abe. 14a, 08:11

Joan zen astean aurkeztu zuten Durangoko liburutegian Kriskitinek 25 urte liburua. Taldearen urteotako hainbat lagun hurreratu ziren ekitaldi horretara: 25 urtean taldearen aldamenean egon diren dantzari, dantzazale eta musikari lagunak

Joan zen astean aurkeztu zuten Durangoko liburutegian Kriskitinek 25 urte liburua. Taldearen urteotako hainbat lagun hurreratu ziren ekitaldi horretara: 25 urtean taldearen aldamenean egon diren dantzari, dantzazale eta musikari lagunak. 

 

Urteurrena ospatzeko, egitarau zabala eskaini dute urte osoan zehar, eta  azken hitzordua  bihar izango dute, abenduak 15, Kriskitin Egunean. Durangoko Merkatu plazan batuko dira, 12:00etan, eta kalejiran joango dira herrian zehar. Plateruenean bazkaltzera batu, eta Luhartzegaz erromeria egingo dute, amaitzeko.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!