Sortzaile eta saltzaileak pozik izandako salmentekin

Anboto 2012ko abe. 10a, 08:45

Gerediaga elkartea \"oso pozik\" dago Euskal Liburu eta Disko Azokak izandako harreragaitik. \"Edozein eragin edo koiuntura okerren gainetik euskal kulturaren erreferentzia nagusia\" dela agerian geratu da. Sortzaile eta saltzaileak ere pozik agertu dira, espero baino salmenta handiagoak izan dituztelako

Gerediaga elkartea "oso pozik" dago Euskal Liburu eta Disko Azokak izandako harreragaitik. "Edozein eragin edo koiuntura okerren gainetik euskal kulturaren erreferentzia nagusia" dela agerian geratu da. Sortzaile eta saltzaileak ere pozik agertu dira, espero baino salmenta handiagoak izan dituztelako.

 

Iazko bisitari kopurua gainditu egin da, aurten, Durangoko Azokak egun bat gutxiago izan arren. Gerediagako arduradunek nabarmendu dutenez, lehenengo hiru egunetan, jada, iazko sartu-irtenak gainditu ziren.  Ostegun iluntzera arte, 106.000 sartu-irtenetik gora kontatu zituzten. Lau egun izan dira aurten, eta ia uneoro egon da beteta Landako, gainera, bisitarien joan-etorria erregularra izan da.

 

"Oasi" ba da Durangoko Azoka

2012 urte zail honetan erakustokiekoak, editoreak, sortzaileak eta saltzaileak "oso pozik" agertu dira izan dituzten \"\"salmentekin, espero baino handiagoak izan dira-eta. Erakusleek aipatu dutenez, erosketa gutxiago egon den uneetan, "erosketa kualitatiboa" igo egin dela. Liburu eta disko salmentan, orokorrean, urte "oso gogorra" izan da 2012. Modu nabarian eragin du krisiak argitaletxe, dikoetxe eta ekozitetxe guztiek nabarmendu dutenez. Perspektiba horren aurrean, nahiko ezkor zeuden argitaletxeak, Gerediagakoek azaldutakoaren arabera. Azokan, baina, gorakada izan dute salmentek. "Frogatu da, hortaz, Azokan gertatzen dena ez dela urtekoaren isla; oasi ala arnasgune da disko eta liburu azoka.

 

Horretara, Gerediaga "oso pozik" azaldu da, Durangoko Azoka euskal kulturaren erreferentzia nagusia dela ikusita.

 

Bisita eta salmenta aldetik osteguna, abenduaren 6a, oso ona izan zen; abenduaren 7an, berriz, aurreikuspen guztiak bete ziren, beherakada espero bazuten ere, Gerediaga elkartekoak aitortu dutenez. Zapatuan egin zuen asistentziak apur bat. Guneen azoka izan da aurtengoa: Irudieneak, Areto Nagusiak, Szenatokiak, Ahotseneak, Saguganbarak eta Kabi@ak hainbat bisitari batu dituzte; gunerik berrienek ere erantzun oso ona jasoaz.

 

Guneen azoka

Irudienea gune legez finkatu egin da eta helburuak bete egin dira: aretoak berak harrera ona izan du, antolatzaileen berbetan. 3Dan erakutsitako lanek interesa piztu dute eta film luzeen proiekzioek ere aretoa bete dute. Areto Nagusiak, berriz, zabalkunde lanen aurkezpen areto moduan hartu du izaera, eta, Ahotsenea ere "ezin hobe" joan da. Edozein ordutan erakarri du jentea, batez ere, kontzertuetan. Ordutegia zabaltzeagaz asmatu egin dutela nabarm gainera, antolatzaileek nabarmendu legez.

 

\"\"

 

Saguganbarak ere bere izaera erabat finkatu du. 20 urteko ibilbidea du Berbaro euskara elkarteak eratutako gune honek eta eskainitako ekitaldi guztiek harrera ezinhobea izan dute. Kabi@-n proiektu eta egitasmo askoren  oinarriak ezarri dira eta Azokan egindako lanari eutsiko diote urtean zehar. Erreferialtasuna hartu du Azokak arlo horretan ere. Szenatokiak, bestalde, erakarri du jentea, baina, Azoka gertu ez izateak oraindik ere gunearen potentzialitate osoaz baliatzea zailtzen du, antolatzaileen ustean.

 

Azoka telebistak ere arrakasta izan du Gerediagakoen esanetan: pantaila handiagoa, etengabe emitizen, eta Euskal Herri osoan ikusi ahal izan da euskarazko tokiko telebisten eta ETB3ren bitartez, Euskaltelen laguntza teknikoari esker. 107.000 etxetara heltzea lortu da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!