Aurrera egiteko bidelagun berri bila darrai Azokak

Anboto 2012ko abe. 9a, 08:14

Azokideei eskerrak emateko ekitaldia egingo du Gerediagak Durangoko Azokako areto nagusian, gaur

Azokideei eskerrak emateko ekitaldia egingo du Gerediagak Durangoko Azokako areto nagusian, gaur.

 

Bidelagun berriak ditu Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokak: Azokideak. Azokak aurrera egi-teko beharrezko duen finantziazioa eta babesa eman dute hainbat enpresa txiki eta ertainek, eta leku propioa izango dute aurten, Durangoko Azokako horma nagusian; “ospakizunaren parte” bilakatuko dira, Azokide kanpainaren aurkezpenean azaldu lez. Horiei eskerrak emateko ekitaldia ere egingo du Gerediaga elkarteak, abenduaren 9an, Azokako Areto Nagusian.

 

Egoera ekonomikoak izan du eraginik Durangoko Azokan ere. Ez dira sasoi onak kulturgintzarako Gerediagako gerente Aitziber Ato-rrasagastik aitortu duenez: “Diru laguntza publikoak jaitsi egin dira eta gizarteari gero eta gehiago inplikatzeko eskatzen zaio, bai sormenari dagokionez, bai ekonomikoki”. Urrian abiatu zuten ekimena eta “oso pozik” daude jasotako erantzunagaz, ekimenaren zabalkundea egiteaz arduratu den komertzialak azaldu duenez: “Bat egin duenak oso modu militantean egin duelako”.

 

“Propio lez sentitu dute”

Laguntza era uniformean banatu da, baina, Durangaldean oso handia izan da eragina, “propio mo-duan sentitu dute azoka”. Deba-Goiena, Deba-Barrena, Lea-Ar-tibai eta Arratia Nerbioira zabaldu dute kanpaina. Komertzioek ekarpen finko bategaz lagundu dute, eta enpresek langile kopuruaren arabera.

 

Laguntza bonoak eskura

Hala ere, norbanakoek ere izango dute aukera Azokide ziurtagiria lortzeko: azokan bertan, laguntza bonoak egongo dira eskuragai. “Norbanakoak, isilean, emandako laguntza ere oso garrantzitsua da, benetan”, nabarmendu du Ato-rrasagastik: “Zentzurik onenean, Azoka eurena dela harrotasunez erakusteko, proiektua eurena ere badela sentitzeko aukera zabaldu gura izan dugu Azokide kanpainagaz”.

 

Industria eta finantzazio pu-blikoa ditu diru iturri Azokak. Eta horregaz bat egiteko aukera zabaldu gura die Gerediagak ostalari, enpresa txiki eta ertainei zein norbanakoei. “Gizarte eredua aldatu  dela, krisi ekonomikoa dela, jai-tsi egin dira babesle handiak eta horrek eragina izan du Azokan”, dio Atorrasagastik.

 

Azokari eutsi eta bere bideari jarraitzeko aukera izateko, sarea sendotu guran sortu da Azokide. “Inoiz Azoka galtzeko arriskuan balego, sare sendo bat sortzea,  jausi ez dadin. Mezu hori zabaldu gura izan dugu eta jaso egin dute”, dio arduradunetako batek. “Bizi dugun egoera ekonomikoan, bakoitzak ahal izan duen neurrian lagundu du”. Kanpaina 2013ko azokara arte luzatuko da, gutxienez. Hala ere, irauteko asmoagaz jaio da, “sarea lotzeko ekimenak azokatik harago joateko asmoa” dute, azaldu dutenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!