'Uretan blai' argazki erakusketa inauguratuko dute gaur

Anboto 2012ko abe. 5a, 09:00
Elena Solatxi artistaren lanen erakusketa da gaur, 19:00etan, Durangoko Arte eta Historia Museoan inauguratuko dutena. Ura eta emakumea dira \'Uretan blai\' erakusketako 23 argazkien gaiak

Elena Solatxi artistaren lanen erakusketa da gaur, 19:00etan, Durangoko Arte eta Historia Museoan inauguratuko dutena. Ura eta emakumea dira \'Uretan blai\' erakusketako 23 argazkien gaiak.

 

Gaur zabalduko dute, eta urtarrilaren 6 arte egongo da Solatxiren erakusketa, Durangoko Museoan ikusgai. Egileak azaldu duenez, "urak emakumeei eragiten dizkien sentsazio primarioei buruz ikertu" gura izan du.Emaitzan giltzarria da, uraren, argiaren eta kolorearen plastikotasuna.

 

Emakume talde hau aurretik ere fotografiatu zuen Elena Solatxik: Paisaia Karstikoak proiektua burutu zuen orduko hartan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!