Durango Judo Taldeak Bizkaiko gazte onenak ditu

Anboto 2012ko aza. 29a, 10:02
Judo taldeko benjaminak lehenengo geratu dira Bizkaiko sailkapenean

Judo taldeko benjaminak lehenengo geratu dira Bizkaiko sailkapenean.

 

Durango Judo Klubeko gaztetxoek gogotsu ekin diote denboraldiari. Orain asteburu bi benjaminen taldeak Bizkaiko judo sailkapena irabazi zuen. Gaur egun, 26 gaztetxok osatzen dute benjaminen taldea, eta Durango Judo Taldeak berak sortutako Judomat metodologiaren bidez entrenatzen dute. Orain urte bi hasi ziren entrenatzeko eredu propio hori erabiltzen eta, besteak beste, psikomotrizitatea eta mugimenduak lantzen dituzte.

 

Benjaminez gainera, beste hainbat mailatako gazteak ere nabarmendu dira azken asteetan. Amurrioko Nazioarteko Torneoan Eneko Diezek zilarrezko domina irabazi zuen haur-kategorian eta Amaia Murua bosgarren geratu zen kadeteetan.

 

Bestalde, Durango Judo Taldeak hainbat irteera egingo ditu 2013an. Datorren urteko apirilean Frantziara joango dira, judoaren inguruko topaketa batzuetan parte hartzeko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!