Beteranoen Gabonetako torneoa antolatu du Tabirakok

Anboto 2012ko abe. 2a, 08:59
Tabirako saskibaloi klubak beteranoen Gabonetako Simply Torneoa antolatuko du aurten ere, abenduaren 29an. Gizonen partidua 17:30ean hasiko da, eta emakumeena 19:15ean. Izena emoteko epea zabaldu dute

Tabirako saskibaloi klubak beteranoen Gabonetako Simply Torneoa antolatuko du aurten ere, abenduaren 29an. Gizonen partidua 17:30ean hasiko da, eta emakumeena 19:15ean. Izena emoteko epea zabaldu dute.

 

Torneoan parte hartu ahal izateko baldintza bi bakarrik bete behar dira: Tabirako Baque taldeko jokalari ohia izatea, eta 28 urtetik gora edukitzea.

 

Talde bakoitzetik 15 jokalari egon daitezke gehienez. Izena ematen duten lehen 15 jokalariekin osatuko dute taldea. Izena emateko, honako helbide honetara idatzi behar da: tabirako@gmail.com

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!