Amaia Peñaren irudiak ikusgai, Ezkurdi aretoan

Anboto 2012ko abe. 1a, 09:10
Gaur zabalduko dute emakumeak ardatz dituen erakusketa

Gaur zabalduko dute emakumeak ardatz dituen erakusketa.

 

Hamabost koadro inguruko bilduma ipiniko du Amaia Peñak (Barakaldo, 1968) Durangoko Ezkurdiko erakusketa aretoan, gaur. Erakusketa zabaltzeko inaugurazio ekitaldia egingo dute gaur, 18:00etan hasita.

 

‘Emakumea’ gaiaren ingurukoak dira erakusketan baturiko koadro guztiak, eta emakumearen hainbat aurpegi eskaintzen ditu.

 

Gaur hasita, abenduaren 9ra arte egongo da erakusketa Durangoko Ezkurdi aretoan ikusgai.
Leioan Arte Ederrak ikasitakoa da Peña, eta diseinu arloan espezializatu da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!