Kriskitin taldearen historiari buruzko liburua prestatu dute taldelanean

Anboto 2012ko abe. 2a, 09:09
Abenduaren 4an, Durangoko udal liburutegian aurkeztuko dute ‘Kriskitinek 25 urte’ liburua

Abenduaren 4an, Durangoko udal liburutegian aurkeztuko dute ‘Kriskitinek 25 urte’ liburua.

 

Dantzari, dantzazale, folklorezale, musikari, eta lagun guztiak gonbidatu dituzte Kriskitin taldekoek liburu berriaren aurkezpenera. Abenduaren 4an, 19:30ean aurkeztuko dute Kriskitinek 25 urte liburua, Durangoko liburutegian.

 

Aurten Durangoko Kriskitin dantza taldearen 25. urteurrena dela-eta, hainbat ekitaldi egin dituzte urtean zehar Kriskitin taldearen inguruko lagunek, eta liburu hau taldelanean prestatzen ere aritu izan dira. Hogeita bost urte hauetan taldeak egindako hainbat ekintza eta bidai kontatzen dituzte, esaterako, Kriskitinek 25 urte liburuan.

 

Dantzarako erabiltzen dituzten jantzien desfilea, erromeriak, eta jaiak egin dituzte, besteak beste, aurten Kriskitin dantza taldearen urteurrena ospatzeko.

 

Abenduaren 15ean egingo dute egitarauko azken ekitaldia. Bazkari erromeria egingo dute, Plateruenean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!