'War is over.1937-2012' erakusketa bertsoz jantziko dute Elortza eta Iturriagak

Anboto 2012ko aza. 27a, 09:52
\'War is over. 1937-2012\' kulturaldiaren barruan, bertso trama antolatu dute, azaroaren 28an, Arte eta Historia Museoan. Bertan ikusi daitekeen \'War is over. 1937-2012\' erakusketa ardatz hartuta jardungo dute bertsotan Igor Elortzak eta Unai Iturriagak, 19:30ean hasita

War is over. 1937-2012 kulturaldiaren barruan, bertso trama antolatu dute, azaroaren 28an, Arte eta Historia Museoan.  Bertan ikusi daitekeen War is over. 1937-2012 erakusketa ardatz hartuta jardungo dute bertsotan Igor Elortzak eta Unai Iturriagak, 19:30ean hasita.

 

Bertsoak erabilita istorio bat kontatzen da funtsean, bertso trama batean. Horretara, gai jartzaileak (kasu honetan narratzailea ere badena), istorio bat harilkatuko du eta bertsolariek hasieratik amaierara rol bera jokatuko dute. Istorioaren nondik norakoak aurrez idatzita badaude ere, bertsolariek  inprobisatuz erantzungo diete paratutako egoerei, antolatzaileek azaldu dutenez. Josu Goikoetxeak jardungo du gai jartzaile lanetan.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!