Orfeoiaren zuzendaritza berria aurkezteko emanaldia, gaur

Anboto 2012ko aza. 24a, 08:37
Ikasturte berria zuzendaritza batzorde eta zuzendari berriagaz abiatu du Durangoko Orfeoiak. Arrate Bañeres de la Torre da presidente berria: orfeoiaren 130 urteko historian, lehenengoz dihardu emakume batek kargu horretan

Ikasturte berria zuzendaritza batzorde eta zuzendari berriagaz abiatu du Durangoko Orfeoiak. Arrate Bañeres de la Torre da presidente berria: orfeoiaren 130 urteko historian, lehenengoz dihardu emakume batek kargu horretan.

 

Fernando Urain Debako kontserbatorioko irakasleak hartu du Durangoko Orfeoiaren zuzendari papera, ikasturte berrian. Zuzendaritza zein zuzendari berriak Durangon egingo dute lehenengo emanaldia, gaur iluntzean. 
Musikarien Zezili Deunaren egunaren harira antolatu dute gaurko emanaldia, Andra Marin, 19:00etan. Zezili Deunaren aldeko meza kantatuko dute emanaldi horretan, lehenengo, eta errepertorio “herrikoiagoa” eskainiko dute, ondoren, Durangoko Orfeoiko 50 abeslariek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!