Azokak ateak zabaldu baino astebete lehenago hasiko dira egitarau zabalagaz

Anboto 2012ko aza. 22a, 14:37
Plateruenean, azaroaren 30ean izango da Liburu eta Disko azokaren lehenengo ekitaldia

Plateruenean, azaroaren 30ean izango da Liburu eta Disko azokaren lehenengo ekitaldia.

 

Durangoko 47. Liburu eta Disko azokaren barruan, kulturgintzako zazpi eragilek bultzaturiko guneetako egitarau oparoa aurkeztu zuten eguaztenean, Bilbon: 300 ekintzatik gora programatu dituzte, aurten. Areto Nagusian, Ahotsenean, Berbaro elkartearen Saguganbara haur literaturaren txokoan, Irudienean, Szenatokian, K@bian eta Plateruena kafe antzokian garatuko da egitarau zabal hori. Hain zuzen, Plateruenean emango zaio hasiera egitarauari, Itzalen sua ikuskizunagaz, azaroaren 30ean.

 

Nerea Mujika Gerediaga elkarteko presidenteak eta Aiert Goenaga azokako zuzendariak azaldu dutenez, “Berbaro elkarteak, San Agustin kulturguneak, Euskal Herriko Antzerkizale elkarteak, Ahotseneak, Topaguneak, Plateruena Kafe Antzokiak eta Goiena Komunikazio Taldeak aurten lehen aldiz hartu dute esku, Durangoko Liburu eta Disko azokaren koordinazio batzarrean.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!