David Garciak irabazi du Bilboko Herri Krosa

Anboto 2012ko aza. 19a, 12:40
David Garcia durangarra, Bilboko Herri Krosa lasterketako garailea bilakatu zen atzo. Durango Kirol Klubeko korrikalariak 31.45eko denborarekin lortu zuen lehenengo postua, sari eta sailkapen gabeko lasterketaren 25. edizioan.

David Garcia durangarra, Bilboko Herri Krosa lasterketako garailea bilakatu zen atzo. Durango Kirol Klubeko korrikalariak 31.45eko denborarekin lortu zuen lehenengo postua,  sari eta sailkapen gabeko lasterketaren 25. edizioan.

 

David Garciak hasieratik erritmo bizia ezarri zuen eta laugarren kilometrorako lasterketa buru bihurtu zen. Jon Salvador eta Josu Amutiok harrapatu egin zuten eta ea lasterketa osoa hirurek elkarrekin egin zuten. Azken aurreko kilometroan durangarrak erritmoa bizitu egin zuen eta bakarkakoan nabarmendu egin zen helmugara iritsi arte.

 

Atzo burututako Bilboko Herri Krosak 9000 parte hartzailetik gora bildu zituen. Cycle Club antolatzaileen esanetan, espero zutena baino pertsona gehiagok hartu zuen parte lasterketako aurtengo edizioan. Eguraldiak ez zuen korrikalarien alde egin, ibilbidea bustirik zegoen, zerua lainotuta eta helmugara iristen azkenak izan zirenek euria ere jasan behar izan zuten. Emakumezkoetan lehena Leire Medina izan zen, 35:45eko denborarekin.

 

Gizonezkoen sailkapena

  1. David Garcia 31:45
  2. Jon Salvador 31:47
  3. Josu Amutio 31:47

 

Emakumezkoen sailkapena

  1. Leire Medina 35:45
  2. Cristina Alles 37:06
  3. Elena Loyo 37:50
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!