Gazteen opera zaletasuna bultzatzeko elkarlana

Anboto 2012ko aza. 19a, 08:46
Opera zaleen ABAO elkartearen laguntzagaz, ikasleak operara hurreratzeko ekimena ipinik dute martxan Durangoko musika eskolan

Opera zaleen ABAO elkartearen laguntzagaz, ikasleak operara hurreratzeko ekimena ipinik dute martxan Durangoko musika eskolan.

 

Musika eskolako ikasle gazte zein helduak operara hurreratzeko ekimena abiatu dute Bilboko operaren lagunen ABAO elkarteak eta Bartolome Ertzilla musika eskolak. Operari buruzko programa didaktikoa eskainiko du, ABAOk, musika eskola horretan. Azaroaren 27an eta 28an egingo dituzte operari buruzko saio bi horiek.

 

Bestalde, zuzeneko musika emanaldi birako hitzordua daukate datorren astean, Durangoko musika eskolan. Musikarien patroiaren, Santa Zeziliaren eguna ospatzeko, kontzertua eskainiko dute, azaroaren 21ean, 18:00etan, eskolako aretoan.

 

Bartolome Ertzilla Durangoko Musika Eskolak eta Plateruena kafe antzokiak antolatutako Jam saioa izango da, bestalde, azaroaren 23an, 20:00etan, Plateruenean. Free Ends laukoteak joko du saio horri hasiera emateko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!