Metal doinuak jotzen dituzten hiru taldeen gaua, gaur, Plateruenean

Anboto 2012ko aza. 17a, 08:51

AEBko Fear Factory, The Devin Townsend Project eta Dunderbeist datoz Durangora

AEBko Fear Factory, The Devin Townsend Project eta Dunderbeist datoz Durangora.

 

The Industrialist diskoa kaleratu du aurten Fear Factory taldeak, eta bertako kantak Europako hirietan aurkezten dihardu laukoteak. 1989an Los Angelesen sortu zuten taldea, eta metal doinuak jorratzen dituzte. Taldea sortu zutenetik metalaren barruko hainbat estilo landu dituzte: muturreko metala, trash metala, nu metala, etab.  Taldea banatu egin zen 2002an , baina 2009an taldekide berriez inguratu, taldea berriro oholtzarik oholtza abiatuko zela iragarri zuen Dino Cazares taldekideak.

 

Alemanian eta Frantzian eskaini dituzte pasa den asteburuan kontzertuak. Gaur, Durangon joko dituzte The Industrialist diskoko kanta berriak, Durangoko Plateruenean.

 

Kanadako The Devin Townsend Project taldeak eta Norvegiako Dunderbeist taldeek ere joko dute gaurko Platerueneko metal musikazaleen hitzorduan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!