'War is over 1937-2012': hainbat artista, gerraren zentzugabekeriari buruz

Anboto 2012ko aza. 8a, 09:44
Atzo zabaldu zuten, eta abenduaren 2ra arte bisitatu ahal izango da erakusketa, Durangoko Museoan

Atzo zabaldu zuten, eta abenduaren 2ra arte bisitatu ahal izango da erakusketa, Durangoko Museoan.

 

Durango eta Gernikako 1937ko bonbardaketei buruzko erakusketa da War is over. 1937-2012, Massimiliano Tonelli artista italiarrak antolaturikoa. Hainbat artistaren lanak biltzen ditu.

 

Zibilen kontrako bonbardaketa bi horien 75. urteurrenaren harira ekarri dute, War is over. 1937-2012 erakusketa Durangoko Museora, eta abenduaren 2ra arte egongo da bertan ikusgai.

 

Hainbat artista plastikoren gerraren zentzubako krudelkeriari buruzko gogoetak biltzen ditu, erakusketak, batetik. Margolanen osagarri, baina, film emanaldiaketa poesia errezitaldia ere antolatu dituzte War is over. 1937-2012 erakusketaren barruan.

 

Atzo inauguratu zuten, eta besteak beste, erakusketaren antolatzaileak hartu zuen ekitaldi horretan parte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!