Oreka Tx, Kukai eta Amaren Alabak, 'Hostoak' ikuskizunagaz, Plateruenean

Anboto 2012ko aza. 11a, 08:29

Musika, dantza eta kantua, tradizioa eta modernitatea, batzen ditu \'Hostoak\'lanak. Gaur Plateruenean eskainiko dute

Musika, dantza eta kantua, tradizioa eta modernitatea, batzen ditu ‘Hostoak’ lanak. Gaur Plateruenean eskainiko dute

 

\"\"

 

Gaur , 17:00etan hasita, eskainiko dute Oreka Tx txalaparta taldeak, Kukai dantza taldeak eta Amaren Alabak abeslari taldeak sortu duten Hostoak ikuskizuna, Durangoko Plateruenean.

 

Oreka Tx-en txalapartaren antzinako soinu berrituak, Amaren Alabak taldeko kantarien ahots indartsuak eta Kukai taldearen dantza tradizionalaren eta modernoaren nahasketatik sortu dute ikuskizuna. Egileen berbetan, “musika-tresnak dantzaren eta koreografiaren parte dira, eta kantari eta musikariek, berriz, txalapartaren makilen antzera egiten dute dantza”, Hostoak-en.

 

Oholtzan hogeitik gora sortzaile batzen ditu Hostoak ikuskizunak: zazpina musikarik eta dantzarik, sei kantarik, eta bideo sortzaile batek hartzen dute parte.

 

Tradizioaren eta sormenaren arteko jokoa ere bada Hostoak, eta besteak beste, Oreka Tx taldeak sortu duten “tututofonoa” instrumentua —baxuaren antzeko soinua egiten duen tresna— izango da Plateruenean entzungai.
Iazko otsailean aurkeztu zuten Hostoak, eta Euskal Herriko areto nagusietan eskaini dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!