Afrikako errealitate kultural eta soziala durangarrei hurreratzeko

Anboto 2012ko aza. 4a, 08:23
Erakusketak, irakurleen txokoak, berbaldia, zineforuma eta ipuin kontaketa saioak egongo dira, azaroaren 5etik 17ra, Durangoko Bibliotekan aukeran

Erakusketak, irakurleen txokoak, berbaldia, zineforuma eta ipuin kontaketa saioak izango dira, azaroaren 5etik 17ra, Durangoko Bibliotekan aukeran.

 

Durangoko Bibliotekak eta Udaleko Inmigrazio sailak elkarlanean antolatu dute ekimena. Jon Kepa Garro zinegotziaren berbetan, "gure inguruan bizi diren inmigranteen kolektiboetako errealitate kulturala eta soziala durangarroi hurbilaraztea" da zikloaren helburua.

 

Bigarren urtez jarraian, Afrika izango da programa honetako protagonista, eta askotariko ekitaldiak antolatu dituzte.

 

EGITARAUA

Azaroaren 7an, irakurleen txokoak

Azaroaren 9an, 19:00etan, berbaldia: Gaur egungo afrikar emakumeen literatura, Josune Muñoz (Skolastika).

Azaroaren 14an, 19:00etan, zineforuma: Congo in four acts dokumentala

Azaroaren 15ean, 19:00etan, zineforuma: Princesa de Africa dokumentala

Azaroaren 16an, Samuel Mountounmjou ipuin kontalaria: ¡Hahula hula! Érase una vez (5 eta 8 urte arteko umeentzat); Historias de África (helduentzat)

Azaroaren 5etik 17ra, Afrikari buruzko funts bibliografikoak eta maskara erakusketa egongo dira, Bibliotekako lehenengo solairuan; eta Afrika, pequeño Chaka erakusketa, haur-bibliotekan.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!