Adituen bilgune izango da Krimenaren Historia Zentroa

Anboto 2012ko aza. 5a, 08:43
Azaroaren 8an eta 9an, adituen berbaldi, bisita gidatu eta mahai-inguruak egingo dituzte Krimenaren Historia Zentroko jardunaldien hamargarren edizioan. Durangoko Arte eta Historia museoan batuko dira parte-hartzaileak

Azaroaren 8an  eta 9an, adituen berbaldi, bisita gidatu eta mahai-inguruak egingo dituzte Krimenaren Historia Zentroko jardunaldien hamargarren edizioan. Durangoko Arte eta Historia museoan batuko dira parte-hartzaileak.

 

Krimenaren eta zigorraren historiarako iturri judizialak: artxiboak eta agiriak izango da aurtengo gaia. 
Aurten berbagai hartuko dituzten gaietan adituak diren unibertsitateko irakasle eta doktoreak gonbidatu dituzte, besteak beste, Durangoko jardunaldietan hitzaldiak eskaintzera: Espainia eta Frantziako unibertsitateetako irakasleak eta EHUko hainbat aditu ere batuko dira Durangoko jardunaldietan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!