Gol zaparrada izugarria izan zen joan zen asteburukoa Tabira futbol zelaian, Hirugarren mailako partidan.
Durangoko Kulturala taldeak 7-1 irabazi zion Zamudio bisitariari. Herriko taldeak nagusitasuna erakutsi zuen zelaian hasiera-hasieratik eta bosgarren minuturako sartu zuen lehendabiziko gola Entziondok.
Haren ostean, beste hiru gol sartu zituen etxeko taldeak, eta markagailura lau goleko tartea eroan. Joseba Garcia, Entziondo eta Casado izan ziren golegileak. Bigarren zatian Mallagaraik bina gol sartu zituen eta Endemañok beste bat. Ondorioz, Kulturala sailkapenean bosgarren postuan dago, play-off postuetatik puntu batera.
Asteburu honetan Deportivo Alaves B bisitatuko du Kulturalak. Gasteizen izango da partidua, bihar goizean, 11:30ean.
Durangaldeko derbia
Elorriok eta Iurretakok derbia jokatu zuten asteburuan Ohorezko mailan, eta hiruna amaitu zen partidua. Gol asko egon ziren, beraz, ordura arte Iurretakok sei partidutan sei gol bakarrik sartu zituen arren.