Alberdik eta Garaldek irabazi dute Durangoko zesta txapelketa

Anboto 2012ko urr. 25a, 09:38

Durangoko San Fausto Zesta Txapelketa Berriatuko Alberdi eta Garalde bikoteak irabazi du. Joan zen zapatuan jokatutako finalean 30-22 nagusitu zitzaien Beitiak eta Garitaonandiak osatutako bikoteari

Durangoko San Fausto Zesta Txapelketa Berriatuko Alberdi eta Garalde bikoteak irabazi du. Joan zen zapatuan jokatutako finalean 30-22 nagusitu zitzaien Beitiak eta Garitaonandiak osatutako bikoteari.

 

Mutriku herriagaz jokatu arren, Gotzon Garitaonandia durangarra da eta Beitiagaz batera iaz irabazitako txapela berritzea zuen helburu. Partidu erdira arte lehia estua izan zen. Handik aurrera, Alberdik sasoiko dagoela erakutsi eta erabakigarria izango zen aldea hartu zuten berriatuarrek. Garita eta Beitia euren mailatik behera ibili ziren. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!