Silboberri elkarteak antolatu du gaurkoTxistu Kontzertua; obra berriez aparte, hainbat moldaketa eskainiko dituzte.
Durangoko biharko kontzertuan estreinakoz joko dituzte Karlos S. Ekizaren Rhythm, Jose Blascoren Aires de Ribera, Joaquin A. Lecumberriren Ipar Haizeak eta Ruper Lekueren Rag obrak. Gainera, hainbat obraren moldaketak ere izango dira entzungai, Landakoguneko hitzorduan.
Tolosako Hodei Truk abesbatzaren, Durangoko Kriskitin dantza taldearen eta Bilboko Tantai taldearen kolaborazioagaz jardungo dute Euskal Herriko hainbat txistularik, gaur, Landako Gunean. Silboberri elkarteak antolatu du zortzigarren Txistu Kontzertua. Gaur, 20:00etatik aurrera jardungo dute, eta emanaldirako sarrera doakoa izango da.
Jabier Ituarteren gidaritzapean jardungo dute txistulariek. Aitor Amilibia, Ortzi eta Sergio Torices, eta Iñaki Martinek joko dute txistua. Txistu doinuei laguntzen, tronpetak, bonbardinoa, tronboia, tuba, baxua, perkusioa edo teklatua ere izango dituzte, besteak beste.