Saskia Roures organistaren lana bertatik bertara entzungai

Anboto 2012ko urr. 27a, 08:58

Arandoño kultur elkarteak gonbidatuta dator Zaragozako organo jolea, Durangora, gaur. Ekitaldia 20:00etan hasiko da

Arandoño kultur elkarteak gonbidatuta dator Zaragozako organo jolea, Durangora, gaur. Ekitaldia 20:00etan hasiko da.

 

Duela bi urte probatu zuten hitzaldi-kontzertu formatuan emanaldia eskaintzera dator  Saskia Roures organista Durangora. Zaragozan eta Vienan ikasi zuen aragoarrak, eta Salamankako goi kontserbatorioan irakaslea da  gaur egun. Arandoño kultur elkarteak gonbidatu du Durangon jotzera.\"\"

 

Bere lanaren inguruko solasaldia antolatu dute emanaldiaren lehenengo parterako, eta kontzertu laburra eskainiko du ostean. Entzuleek organistaren atzamarren mugimendu guztiak ikusi ahal izateko, pantaila bat jarriko dute antolatzaileek Durangoko San Frantzisko monasterioan.

 

Parisko Notre Dame katedraleko organistaren emanaldiak itxiko du Durangoko organuaren inguruko musika zikloa, Jean-Pierre Leguay etorriko baita.  Azaroaren 23an eskainiko du kontzertua Jean-Pierre Leguay musikari frantziarrak, Durangoko Andra Mariko basilikan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!