Bigarren txapela gura dute Beitia eta Garitak

Anboto 2012ko urr. 20a, 08:58

San Fausto Zesta Punta txapelketako finala jokatuko dute gaur Durangon

San Fausto Zesta Punta txapelketako finala jokatuko dute gaur Durangon.

Gaur, 18:00etan, San Fausto Zesta Punta txapelketako finala jokatuko dute Berriatuak eta Mutrikuk Durangoko Ezkurdi Jai Alai frontoian.

Alberdi eta Garalde berriatuarrek, Beitia eta Garita ordezkari mutrikuarren aurka neurtuko dituzte euren indarrak. Partidu gogorra aurreikusten da eta faborito argirik gabea. Gotzon Garitaonandia durangarra aurten ere finalera heldu da Beitiarekin batera, Mutriku ordezkatuz, finalaurrekoetan Gasteiz garaitu ostean (30-21). Iaz eurek jantzi zuten txapela eta aurten beste hainbeste egiten saiatuko dira. Berriatuak, aldiz, Noain menperatu zuen finalerdietan (30-20).

Alberdi, Garita eta Beitia Ameriketako Estatu Batuetan zestalari profesional arituak dira urte askoan.
Zesta txapelketa Ezkurdi Jai Alai Zesta eskolak eta Peña Ezkurdik antolatu dute eta txapelketaren 29. edizioa da aurtengoa. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!