Bolada txarrari amaiera ematen saiatuko da Kulturala

Anboto 2012ko urr. 20a, 08:40

Liga hasiera indartsuaren ostean, Durangoko Kulturalak galdu egin du azken jardunaldi bietan. Orain aste bi Gernikak hiru puntuak eraman zituen Tabiratik (0-2) eta Zallatik esku hutsik bueltatu zen Kulturala (3-1), joan zen asteburuan

Liga hasiera indartsuaren ostean, Durangoko Kulturalak galdu egin du azken jardunaldi bietan. Orain aste bi Gernikak hiru puntuak eraman zituen Tabiratik (0-2) eta Zallatik esku hutsik bueltatu zen Kulturala (3-1), joan zen asteburuan.

 

Ondorioz, laugarren postutik zortzigarrenera jaitsi dira Mikel Agirregomezkortak zuzendutako gizonak. Hala ere, orain laugarren kokatuta dagoen Elgoibar puntu bakarrera dute.

 

Asteburuan, bolada txarrari amaiera emateko helburuagaz, Zamudio hartuko du etxean Kulturalak.  .

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!