La visión fotográfica, algunas reflexiones sobre el hecho de fotografiar izenburuko tailerra eskainiko du Eduardo Momeñe argazkilariak (Bilbo, 1952), Durangon.
Azaroaren 10ean eta 11n izango dira saioak. Argazkigintza adierazpide eta sorkuntzarako bitarteko legez zelan erabili landuko dute, besteak beste, ikastaro horretan.
“Argazkiak kontzienteagoak, eta beraz, inteligenteagoak”. Horrelako argazkiak ateratzeko bideak jorratuko dituzte azaroko tailer horretan parte hartzen dutenek. Argazkigintza “gehiago gozatzeko” baliabideak eskainiko dizkiete argazkizaleei.
Esperientzia zabala dauka argazkigintzari buruzko ikastaroak gidatzen Eduardo Momeñek, eta hainbat erakusketa ere burutu ditu.