Solasaldi musikalak eta perkusio tailerra aukeran

Anboto 2012ko urr. 3a, 12:43

Urrian hasiko dituzte Durangoko Musika Eskolak antolatzen dituen tailer biak. Tailerrak emango dituzten irakasleek eskaini dute informazio guztia

Urrian hasiko dituzte Durangoko Musika Eskolak antolatzen dituen tailer biak. Tailerrak emango dituzten irakasleek eskaini dute informazio guztia.

 


Azken 15 urteetan eskaini dituen “solasaldi musikalak” gidatuko ditu, Ana Celia Ormaetxea piano irakasleak. “Musikaren alderdi ludikoan indarra egingo dugu hiru monografikoetan”, esan du Ormaetxeak: “Eta parte hartzeko ez da ezagutza musikalik behar”.

 


Guztiz independienteak diren hiru monografiko eskainiko dituzte, Durangoko Musika eskolan: urrian hasiko dute lehenengoa, eta Mozarten musika eta bizitza hartuko dute ardatz. Bigarren monografikoan, operaren historiari buruz jardungo dute; eta Chopin edo Lisz bezalako pianista erromantikoak izango dira udaberrikoan ardatza. Hamar saiokoa izango da monografiko bakoitza. Kurutzesantu museoan batuko dira.

 


Publiko guztiari zabalik

“Musika Eskola ez da umea eskutik helduta ekarri eta bertan uzteko lekua bakarrik”, esan du Lerman David Nieves irakasleak, “publiko guztiari zabalik egon behar duen lekua da”. Bere jaioterrian, Venezuelan, ikasitako perkusio teknikak irakatsiko dizkie Nievesek bere tailerrean parte hartzen duten musikariei.

 

Urriaren 15era arte, Musika eskolan bertan eman daiteke tailer bietan parte hartzeko izena. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!