Hitchcocken zinemagintza omenduko dute San Agustinen

Anboto 2012ko ira. 29a, 08:23

\'Crimen Perfecto\' filmaren antzerkirako moldaketa eskainiko dute Durangoko kulturgunean

‘Crimen Perfecto’ filmaren antzerkirako moldaketa eskainiko dute Durangoko kulturgunean.

 

Atsedenaldia kontuan hartuta, ordu biko iraupena daukan antzezlana izango da ikusgai, irailaren 30ean, Durangoko San Agustinen: Crimen Perfecto. Frederick Knott antzerkigileak idatzi eta Alfred Hitchcock zinema zuzendariak ezagun egin zuen lana du oinarri.

 

Txalo Producciones taldeak ekoitzi du, baina, Victor Conderen antzerkirako moldaketa da, zinemaren eta antzerkiaren lengoaiak eta baliabideak, biak uztartzen dituena. Hitchcocken begirada omendu gura izan du Condek: “Antzerkiari, narrazioari eta zineari buruz dakidana Hitchcok-engandik ikasi dut”.

 

Jorge Sanz, Mar del Hoyo, Pablo Puyol, Antonio Albella eta Jose Sanchez-Orosa  aktore ezagunak dira obrako antzezleak.

 

Ron Lalá-ren bisita

Bestalde,  umore kritikoa, antzerkia eta musika ekarriko du Ron Lalá taldeak, beste behin, Elorrioko Arriola antzokira. Time al tiempo ikuskizunarekin datoz oraingoan, Yayo Cáceresek zuzendutako obragaz. Antzerkia eta musika uztartzen maisuak diren bost artista izango dira urriaren 5ean, Arriolako oholtzan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!