Joan zen barikuan Tabirako Baque saskibaloi klubaren aurkezpen ofiziala egin zuten.
Durangoko saskibaloi klubak 48 talde izango ditu aurten. Horietako 13 federatuak dira eta gainerako 35 taldeak eskola kirol mailakoak. Talde horiek guztiak entrenatzeko 110 entrenatzaile dituzte. Aurkezpenean azaldu zutenez, Tabirakok 1.112 bazkide ditu aurten.