Durangoko Museoan antolatutako erakusketan irailaren 30era arte egongo dira Juan Maria Estanconaren obrak.
Durangoko Museoan dago ikusgai Juan María Estanconaren eskultura erakusketa. Norberaren abstrakzioak, inoren emozioen hornitzaile du izenburua, eta zuran landutako eskulturak batzen ditu. Irailaren 30era arte izango da bertan ikusgai.
“Barneko niaren eta zuraren arimaren arteko sinbiosiak eman du erakusketa honetan ikusgai dauden obrak ernatzeko bide, lerro, bolumen eta formen uztarketa”, dio Estanconak. “Zurari bihotz-bihotzetik egindako omenaldia da erakusketakoa”, artistaren esanetan.