Durangoko Alpino-Tabira mendizale taldeak Patagoniarako (Argentina) hilabeterako bidaia antolatu du, abenduaren 21etik urtarrilaren 13ra.
Mendizale taldeko bazkideentzat 3.475 euro da prezioa erta bazkide ez direnentzako ehun euro gehiago. Izen-ematea modu bitara egin daiteke: Goienkaleko Alpinoko lokalean edo e-postaz idatzita: alpino@alpino-tabira.org. Hamabostentzako lekua dago.
Patagonian egunero trekking ibilbideak egingo dituzte han inguruko toki ikusgarrietara eta, besteak beste, Perito Moreno glaziarra bisitatuko dute.