Irailaren 22an, 12:15etan hasita, Durangoko alde zaharreko hainbat lekutan Durangogaz loturiko kanten emanaldia egingo du Tabira musika bandak.
Musika eta historia gura dute ekimen horregaz uztartu. Joxe Miel Barandiaran egoitzan hasiko dute zortzi geldialdi eta musika emanaldi eskainiko dituen ibilaldia.
Andres Granados Tabira musika bandaren presidenteak azaldu duenez, besteak beste, Eusebio Bilbaoren \'Herri Maite\', Bartolome Ertzillaren \'Uribarriko lirio eder\' edo Jesus Egigurenen Alpino taldearen ereserkia jo eta kantatuko dute. Durangoko eta Iurretako abesbatzetako kantariek lagunduta jardungo du Durangoko musika bandak.
"Alde zaharra aldarrikatu" gura dute ekimen honegaz. Udaletxe parean, Lariz Torren, eta Santanan eskainiko dituzte, esaterako, emanaldiak, eta Goienkalen zehar burutuko duten kalejira alaiagaz emango dute ekimena amaitutzat.