Lehenengo Kantulagun saiora Tapia eta Leturia gonbidatu diztute

Anboto 2012ko ira. 18a, 08:25

Platerueneak antolatzen du Kantulagun ekimena eta ikasturteko lehenengo hitzordua irailaren 27an izango da

Platerueneak antolatzen du Kantulagun ekimena eta ikasturteko lehenengo hitzordua irailaren 27an izango da.

 

Joseba Tapia eta Xabier Berasaluze Leturia gonbidatu dituzte irailaren 27ko Kantulagun ekimenaren lehenengo hitzordura. Astelehenetik aurrera eman daiteke Durangoko Platerueneko Kantulagun Kantuzaleen txokoan parte hartzeko izena.  Hirugarren kurtsoa da Kantulagun antolatzen dutena, helburu sinple bezain garbia duena: “Lagunartean kantatzeko elkartzea”.

 

Beñat Aiartza gitarristak eta Ugaitz Catalan abeslariak gidatuko dituzte saioak, eta euskal kantari ezagun bi gonbidatuko dituzte beste egun bitan.  Aurreko bi edizioetan harrera oso ona eduki duen egitarauaren antzekoa antolatu dute baita 2012-2013 ikasturteko ere.

 

Hasteko, euskal kantutegiko abestiak kantatzeko aukera egongo da Tapia eta Leturiagaz irailaren 27an, 20:00etan, Plateruenean. Bestalde, iaz bezala, kalean ere jardungo dute kantuan: kalerik kale kantatzera aterako dira kantulagunak ikasturtean hiru aldiz.

 

Antolatzaileek guztiak animatu gura dituzte ekimenean parte hartzera: “Ez dago kantari ona izan beharrik”. Lagun artean gozatzeko gogoa baino ez. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!