Gervasio Sanchez argazkilari eta kazetariaren argazkien bilduma da.
Gervasio Sanchez Kordobako (Espainia) argazkilariaren lanen bilduma da Desagertuak. Hego Ameriketan, Asian zein Europan desagerturiko pertsonen oroimena ahanzturatik berreskuratzeko hainbatek egindako borrokaren isla gura dute izan Sanchezen argazkiek. Egia eta justizia errebeindikatzen ditu argazkilariak bilduma honetarako egindako argazkiekin, eta “onartezinak diren gehiegikeriak salatu”. Falta direnen oroimena babesteko ekinean, desagertutako senideen erretratuei protagonismo berezia eman die argazkilariak.
Hamabi urtean (1998tik eta 2010ra) munduko hainbat gatazkatara egindako bidaietan garatu zuen proiektuaren emaitza da, eta Durangoko San Agustin kulturgunera ekarriko ditu.
Astelehenean zabalduko dute argazki erakusketa, eta irailaren 30era arte egongo da ikusgai, kulturgunearen sarreran.