Erromeria zabal bategaz abiatuko dute AIKOren dantza denboraldia

Anboto 2012ko ira. 14a, 08:49

Bilbon egingo dute, zapatuan, AIKO dantzaldien aurkezpenerako erromeria; Plateruenean batuko dira martitzenean

Bilbon egingo dute, zapatuan, AIKO dantzaldien aurkezpenerako erromeria; Plateruenean batuko dira martitzenean.

 

Musika eta dantza tradizionala ikasi, praktikatu eta gozatzeko aukera bultzatzen du AIKO taldeak, eta soka-dantzak, arin-arinak, fandangoak, jotak eta porrusaldak uztartzen dituen errepertorioagaz jarraituko aurten ere.

 

Bosgarren ikasturtea da ekimena antolatzen dutena, eta aurreko edizioetan bezala, Durangoko Plateruena kafe antzokiak hilean behin hartuko ditu ekimenaren erromeriak. Dantza ikastaroen osagarri eskaintzen dituzte erromeria bereziak, eta helburu zehatz bategaz: antzinako dantza herrikoien jai-giroa berreskuratzea. AIKOren eskaintzak zertan datzan ikusteko interesa daukanak Platerueneko aurkezpenean ere izango du horretarako aukera:  irailaren 18an, 18:00etan.

 

Zapatuan, berriz, Bilboko BBK aretoan egingo dute AIKO dantza ekimenaren ikasturte berriaren aurkezpena. Erakustaldi-tailerra eta zuzeneko erromeria egingo dituzte, 18:00etan hasita. Ikasle hasi berriek nahiz beste edizio batzuetan jardundakoek musikaz eta dantzaz gozatzeko aukera izango dute Bilboko hitzorduan.
Durangoko Plateruenean egingo dituzte saioez aparte, leku gehiagora zabalduko dute ekimena. Donostian –Victoria Eugenian– eta Bilbon ere –Campos Eliseos antzokian– egingo dituzte dantza tradizionalari buruzko ikastaroak.

 

Izena eman gura duenak, bestalde, www.aikotaldea.com webgunean edota 634 423 539  telefono zenbakira deituta egin ahalko du matrikula. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!