Baque Torneoa jokatuko dute saskibaloian

Anboto 2012ko ira. 15a, 08:24

Tabirako Baque saskibaloi klubak antolatzen duen Baque Torneoa asteburu honetan jokatuko dute gizonen taldeek

Tabirako Baque saskibaloi klubak antolatzen duen Baque Torneoa asteburu honetan jokatuko dute gizonen taldeek.

 

Gaur finalderdiak jokatuko dituzte: Tabirako Baquek Zarautz taldearen kontra jokatuko du 19:00etatik aurrera. Aurretik, 17:00etan, Askartza eta Goierri taldeak izango dira aurrez aurre.

 

Galtzaileek hirugarren eta laugarren postuak erabakiko dituzte domekan, 10:00etan. Irabazleen arteko finala 12:00etan hasiko da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!