Iñaki Calvo :"Oso pertsona alaia zen eta mundu guztiagaz hartueman ona zuen".
Francisco Alzaga Uribelarrea Sarkai astelehenean hil zen, 63 urte zituela. Alpino-Tabira mendizale taldeko kidea zen 1973az geroztik. Hileta elizkizunak Uribarriko Andra Maria basilikan egin zituzten, martitzen arratsaldean.
Alpinok argitaratzen duen Katazka aldizkariko arduradunetako bat ere izan zen Sarkai 70eko hamarkadan. Iñaki Calvo Alpinoko presidenteak “mendizale amorratua” zela gogoratu du: “Oso pertsona alaia ere bazen, beti umoretsu zegoen eta mundu guztiagaz hartueman ona zuen”.