Senegalgo janak eta dantzak beteko dute Plateruena

Anboto 2012ko ira. 8a, 08:59

Bigarren urtea da Plateruenean senegaldarren jaia antolatu dutena. Durangaldeko herritar guztiak gonbidatu dituzte JAPPO elkarteko lagunek gaurko jaia eurekin gozatzera

Bigarren urtea da Plateruenean senegaldarren jaia antolatu dutena. Durangaldeko herritar guztiak gonbidatu dituzte JAPPO elkarteko lagunek gaurko jaia eurekin gozatzera.

 

Senegalgo kultura –musika, dantza eta janaria– dastatu eta gozatu gura duten guztientzat, jaialdia antolatu du JAPPO senegaldarren elkarteak, gaurko.

 

Elkartekideak, euren jaioterriko hizkuntza eta kultura konpartitzeko batzen ziren, Durangoko Anboto kaleko JAPPO elkartearen egoitzan. Baina, diru arazoak dauzka elkarteak, eta lokala itxi egin behar izan zuten joan zen hilean. Elkarteko lehendakariak azaldu duenez, gainera, zailtasun handienak dauzkaten unean, Durangoko Udalak aurten diru laguntzarik ez ematea erabaki du.

 

Baina, gaur, Senegalgo doinuak dantzatzeko batuko dira, eta bost euroko sarreragaz elkartearen biziraupena ziurtatzeko dirua batu gura dute: “Elkarteak beharrizan larria daukaten kideak laguntzen jarraitu ahal izateko”. 
Duela hiru urte abiatu zuten Frantses berbalaguna proiektuagaz jarraitzen dute, bestalde, elkarteko kideek. Irailaren 14tik aurrera, berriro hasiko dira frantsesez berba egin gura duten durangarrekin batzen, astero-astero ipiniko duten hitzorduetan.

 

Duela hiru urte sortu zuten JAPPO elkartea, Senegalgo etorkinak elkartzeko esparru bat sortzeko, eta baita euskaldunekin euren kultura konpartitzeko helburuz ere. Durangora heltzen diren herrikideak laguntzen dituzte hainbat bizitzako  hainbat arlotan, eta diotenez, jakitun dia euren kultura mantentzeko bertokoei ere erakutsi behar dietela. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!