Padela ikasteko aukera eskaini dute Durangon

Anboto 2012ko ira. 5a, 09:21

Durangoko kiroldegiak ikastaro berriak prestatu ditu opor osterako. Horrela, lehenengoz padel eta patinaje ikastaroak eskainiko dituzte eta helduentzako igeriketa talde berria ere sortu dute

Durangoko kiroldegiak ikastaro berriak prestatu ditu opor osterako. Horrela, lehenengoz padel eta patinaje ikastaroak eskainiko dituzte eta helduentzako igeriketa talde berria ere sortu dute.

 

Padel ikastaroa gaztetxoei nahiz helduei zuzenduta dago. Astean birritan izango dira padel klaseak: astelehenetan eta eguaztenetan, edo martitzenetan eta eguenetan.

 

Ikastaro guztiei buruzko informazio gehiago honako webgunean jaso daiteke: www.durangokirolak.net.  J.D.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!