'Hemisferios' bilduma Durangoko Museoan

Anboto 2012ko abu. 30a, 09:44

Bilbon jaio zen eta tailerra New York-eko Brookling auzoan dauka Ines Medina artistak. Domekara arte Durangoko Museoan izango dira Hemisferios bildumako bere lanak ikusgai.

Bilbon jaio zen eta tailerra New York-eko Brookling auzoan dauka Ines Medina artistak. Domekara arte Durangoko Museoan izango dira Hemisferios bildumako bere lanak ikusgai.

 


Ines Medina artistak azpimarratu duenez, bere “bizipenak eta sentipenak adierazteko bitartekoak” dira erakusketan ikusi ahal diren margolan koloretsuak. Medinak ohi duena baino formatu txikiagokoak dira, bestalde, Hemisferioak erakusketa honetako koadroak. 

 


Emakumeen nortasunaren inguruan zentratu zuen 70 eta 80. hamarkadetan Ines Medina artistak bere arte sorkuntza eta ikerketa, eta The unified feminity erakusketa osatu zuen. Bere lanean Jorge Oteizaren eragina “oinarrizko zutabe” dela esaten du artistak, eta Modrian ere aipatzen du eragin bezala.

 


Abuztuaren 11tik 26ra bitartean itxita egon da museoa, baina astelehenean zabaldu zuten berriro. Bihar, 11:00etatik 13:00etara, eta 18:00etatik 21:00etara dago zabalik; eta domekan, 11:00etatik 13:00etara.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!