\'Do not Disturb. No Molestar\' antzezlana taularatuko du Vaiven Circo taldeak asteburuan. Uda Kalean bizi egitaruaren baitan eskainiko dute obra, uztailaren 29an, domekan, Ezkurdin.
XX. mende hasierako lantegi bateko lau pertsonai igoko dira taula gainera. Lanean jo ta ke jardungo dute, ikuslea hunkitu nahian eta sentimenduak azalarazteko, geure buruaren ispilu bihurtuz. Mugaldeko pertsonaiak dira, arriskuaren eta samurtasunaren ertzetako kulunkariak, Vaiven Circoko kideen azalpenen arabera. Egunero gertatzen diren gauza txikiak eta giza harremanen nondik norakoak kontutako dizkie ikusleari akrobazien bitartez.
Esan bezala, Ezkurdin egin dute hitzordua, domekan 20:00etan. Euria eginez gero San Agustin kulturgunean izango dira.