Gaur BTTko Espainiako txapelketan ariko da, eta Hermida izango du arerio nagusia.
Gaur, Espainiako mountain bike txapelketa jokatuko dute Murtziako Lorca herrian. Iñaki Lejarreta berriztarraren helburua (Orbea Racing Team) txapelketa irabaztea izango da. Iaz bigarren amaitu zuen Jose Antonio Hermidaren atzetik eta aurten ere bera ikusten du aurkari nagusi: “Duen onena ematen badu gatxa da berari irabaztea. Baina ondo entrenatzen nabil eta lasterketa bere kontrako buruz buruzko bat badago, edozer gertatu daiteke”.
Hurrengo asteburuan, uztailaren 28an, Munduko Kopako azkenengo proban parte hartuko du Frantziako Val-D’isere herrian. Bosgarren ilaratik ekingo dio lasterketari. Sailkapen nagusirako lehian ez dabilenez, zer galdurik ez duela dio, eta arriskatu egingo duela. Lehenengo hamarren artean geratzea du helburu.